John Bieter

Euskal Ikasketen Programa. Boise State Unibertsitatea, Idaho

John Bieter Euskal Ikasketen Programaren sortzaileetako bat da. Eskolak ematen ditu bai programa horretan, bai Boise State University-ko Historia Sailean. Ekonomiako eta Gizarte Zientzietako lizentzia atera zuen St. Thomas Unibersity-n, St. Paulen, Minnesotan; horrez gain, Historiako master bat egin zuen Boise State University-n, eta Historiako doktoregoa lortu Boston Collegen. An Enduring Legacy: A History of the Basques in Idaho lanaren egileetako bat da, eta Showdown in the Big Quiet: Land, Myth and Government in the American West (2015) izeneko liburua kaleratu du berriki.