Mikel Prieto

Mayo Klinika, Rochester, Minnesota

Mikel Prieto doktoreak langileen aholkulari jarduten du Mayo Klinikako Transplante Kirurgiako Sailean eta, eta Giltzurrun eta Pankreako Transplanteetako eta Haurren Giltzurrun Transplanteko Programaren kirurgia zuzendaria da. Espainian jaio zen, eta Medikuntzako lizentziatura lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1984an. Gero, transplanteen arloko ikerketa beka bat izan zuen Minnesotako Unibertsitatean, eta, ondoren, beste beka bat Erresuma Batuko Royal Liverpool Hospital erietxean. 1998an, Kirurgia Orokorreko egonaldia egin zuen Bostongo Lahey Klinikan (Massachusetts). Aurrerago, transplanteen immunologia eta kirurgiako beka bat izan zuen Minnesotako Unibertsitatean (Minneapolis, Minnesota).

1999an, Mayo klinikan hasi zen Transplante Kirurgiako Saileko irakasle atxiki eta aholkulari gisa. Halaber, sarri esku hartzen du eskumendeko erakundeetan; kasurako, LifeSourceren Giltzurrun eta Pankrea Transplanteetako Batzordeko buru izan da, eta Politika Klinikoen Batzordeko burua da egun. Transplanteen alorreko karguez gain, Nazioarteko Operazioen zuzendari medikua izan da Rochesterreko Mayo klinikan (Minnesota), 2015eko uztailera arte.

Prieto doktoreak interes berezia du heldu eta haurren giltzurrun eta pankrea transplantearen, bizirik emandako organoen, organo emaileen nefrektomia laparoskopikoaren eta giltzurruneko dohaintza gurutzatuaren inguruan.